Txirotasun energetikoari aurre egiteko diru-laguntzak.
Soraluzeko Udalak, herritarrei jakinarazi nahi die Euskadiko Gurutze Gorriak 2016. Urterako “txirotasun energetikoa” pairatzen duten pertsona eta familiei laguntzeko proiektu bat abian ipini duela. Zoritxarrez, energia behar minimoak bete gabe dituzten etxebizitza kasuak ematen dira. Proiektua zuzenduta dago, desberdintasun sozialak jasaten dituzten herritar taldeei.
Hauek direlarik Helburu Nagusiak:
-Bazterketa soziala eta ahultasun egoeran dauden pertsona eta familien oinarrizko behar izanak arintzen laguntzea.
-Krisia pairatzen duten pertsona eta familiei hilabete bukaeran ekonomikoki laguntzea.
-Izan ditzaketen beste behar izanak antzeman eta ahal den neurrian baliabide egoki bitartez irtenbidea topatzen laguntzea.
Gurutze Gorriak, behar izan egoeran eta ordaintzeke dituzten horniketa fakturak dituzten pertsona eta familien egoeraren ebaluazioa egin ondoren, hainbat laguntza desberdin jasotzeko aukera izango dute:
-Horniketa txekeak (Ura, gasa eta argia) 80€ko zenbatekoa, gehienez 3 hilabetetan 6 hilabetera luzatzeko aukera egonez kasuen arabera. Eta 150€ko zenbatekoa, alta berriz eman behar den kasuetarako edota horniketa mozketa kasuetarako.
Laguntza jasotzeko aukera izango dutenak ondorengoak dira:
-Emergentzia sozialeko laguntzak jasotzen ez dituzten pertsona eta familiak
-Beraien behar izanak bete ezin dituztenak baliabide ekonomiko nahikorik ez dutelako beti ere ondorengo baldintzak betetzen badituzte: Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen egotea edo jasotzeko zain eta hilero karga ekonomiko eta familiar handiak edukitzea.
-Bananduta dauden emakumeak, pentsioa jasotzeko zain daudenak.
-Langabezi laguntza jasotzen duten pertsonak.
-Pentsio baxuak edota pentsio ez zergagarriak jasotzen dituztenak.
Laguntza hauek jasotzeko interesa duten pertsona edo familiek ondorengo telefonora deitu ahalko dute (Elgoibarko Gurutze Gorria. Telf: 943743864. Aitagirre Plaza, 3 zenbakia behea) Eskaera guztiak Soraluzeko Zerbitzu Sozialek aztertuko dituzte, Gurutze Gorriak ezartzen dituen baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.