Udaberriko agenda kulturala

2022/04/25
Aste honetan iritsiko da etxeetara udaberriko agenda; mota eta gustu guztietarako ekintzak aurki daitezke Kultura Batzordeak eta herriko hainbat eragilek prestatutako egitarauan.

Udaberriko "Kultur Agenda" banatuko du aste honetan udalak, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Pandemiak kultur programazioan eragindako murrizketak hasi dira apurka-apurka arintzen eta horrek arnasa ekarri du sektorera. Soraluzeren kasuan ere ari da igartzen aldaketa, udala eta herriko elkarte ezberdinak hasi dira berriro ere ohiko dinamika berreskuratzen.

Horren adibide dira maiatz eta ekainerako batzuek zein besteek antolatutako ekintzak, zeintzuen artean mota ezberdineko ekitaldiak aurki daitezkeen:  musika, pelikula, dokumental, erakusketa, lehiaketa...

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Jon Basauri, Domentx Uzin eta Nagore Sanz herritarrek prestatutako Georges Bransses-en omenezko kontzertua, "Maixabel" pelikula ospetsuaren proiekzioa, "Bi urte, lau hilabete eta egun bat" insumisioari buruzko dokumentala  edota Iñaki Salvador eta Loyola Garmendia musikarien "Real Book" ikuskizuna.

Hona hemen maiatzerako antolatutako ekintzak:

MAIATZAK 1, domekia.

MUSIKA

“Georges Brassens-ekin arratsalde pasa”.

Jon  Basauri, Domentx Uzin eta Nagore Sanz.

Arratsaldeko 7:00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 5 euro / Aurrez Iratxon salgai.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

MAIATZAren 2tik 14ra.

ARGAZKI ERAKUSKETA

XXXII. Argazki Rallyko argazkiak.

Astegunak, 19:00-20:30 eta larunbatak 12:00-13:30.

Ant.: Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboa.

MAIATZAK 5, eguena.

HELDUENTZAKO ZINEA

“Maixabel”. Espainia, 2021. 115’

Zuz.: Iciar Bollain.

Arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

MAIATZAK 8, domekia.

HELDUENTZAKO ZINEA

“Maixabel”. Espainia, 2021. 115’

Zuz.: Iciar Bollain.

Arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

MAIATZAren 16tik 28ra.

PINTURA ERAKUSKETA

Pintura eskolako ikasleen margolanak.

Astegunak, 19:00-20:30 eta larunbatak 12:00-13:30.

Ant.: Krabelin Pintura Eskola & Kultura Batzordea.

MAIATZAK 14, zapatua.

MUSIKA

“Real Book” ikuskizuna.

Loyola Garmendia (Ahotsa) & Iñaki Salvador (Pianoa).

Arratsaldeko 8:00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 5 euro. / Aurrez Iratxon salgai.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

MAIATZAK 19, eguena.

DOKUMENTALA

“Bi urte, lau hilabete eta egun bat”.

Zuz.: Lander Garro.

Arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

MAIATZAK 22, igandea.

MUSIKA

Bergarako bandaren kontzertua.

Zuz.: Enrike Txurruka.

Eguerdiko 13:00ean, Plaza Zaharrean.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

MAIATZAK 29, domekia.

XXVII. KALEKO MARGO LEHIAKETA

Goizeko 9etan, udaletxean (Helduak)

Goizeko 11etan, Plaza Zaharrean (Haurrak)

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.