Udaberriko oporrak Ludoteka eta Gaztelekuan

Udaberriko oporrak Ludoteka eta Gaztelekuan

2019/04/17
136 haur eta gaztetxok dihardute egun hauetan Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak Udaberri edo Aste Santuko oporretarako antolatu dituen aisialdiko ekintzez gozatzen.

Aisialdi eskaintza zabala antolatu dute Soraluzeko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak aurtengo Udaberri edo Aste Santuko oporretarako.

Ekintzetako batzuk ludotekan eta gaztelekuan burutuko dira (sukaldaritza tailerrak, ginkana...), beste batzuk, ordea, herritik kanpora egingo diren txangoak izango dira (Ekomuseoa, Albaola, Abentura parkea).

Guztira 136 pertsonak eman du izena astelehen honetan, apirilak 15, hasi eta datorren asteko ostiralean, apirilak 26, amaituko diren ekintzetan.

Hauxe da ludoteka eta gaztelekuak opor egun hauetarako prestatu duten egitaraua:

Aste Santua

APIRILAK 15, astelehena. Udaberriko eskulanak, 4 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 11:30era, ludotekan.

APIRILAK 15, astelehena. Udaberriko eskulanak, 5 urteko haurrentzat. Goizeko 11:30etik 13:00etara, ludotekan.

APIRILAK 16, asteartea. Udaberriko eskulanak, LH1 mailako haurrentzat. Goizeko 10etatik 11:30era, ludotekan.

APIRILAK 16, asteartea. Udaberriko eskulanak, LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 11:30etik 13:00etara, ludotekan.

APIRILAK 16, asteartea. Sukaldaritza tailerra eta pelikula, DBH-ko ikasleentzat. Arratsaldeko 7etatik 9etara, gaztelekuan.

APIRILAK 17, asteazkena. Ginkana, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

APIRILAK 17, asteazkena. Ginkana, LH5 eta LH6 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, gaztelekuan.

Pazko Astea

APIRILAK 24, asteazkena. Irteera Artzantzaren museora, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.

APIRILAK 25, osteguna. Irteera ogiaren txokora, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.

APIRILAK 25, osteguna. Irteera Mendexa Abentura Park-era, LH35-LH6 mailako haurrentzat. Arratsaldeko 3retatik 7:30era, estaziñotik.

APIRILAK 26, ostirala. Irteera Albaolara, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.

APIRILAK 26, ostirala. Irteera Paintball-era, DBH-ko ikasleentzat. Arratsaldeko 15:15etik 18:15era, estaziñotik.