Udako aisialdiko eskaintza

Udako aisialdiko eskaintza

2019/05/21
Sei ekintza ezberdin antolatu ditu herriko haur eta gaztetxoentzako Soraluzeko Udalak aurtengo oporretarako; izena emateko epea maiatzaren 31a arte dago zabalik, udaletxean eta kiroldegian.

Atzo zabaldu zuen Soraluzeko Udalak aurtengo udako oporretarako antolatu dituen ekintza ezberdinetan izena emateko epea.

Iaz eskainitako ekintzei dronak egiten eta gidatzen ikasteko tailerra gehitu zaie aurten, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleei zuzenduta.

Sei dira udaleko sail ezberdinek etxeko txikienentzat antolatu dituzten ekintzak:

  • Patinajea: LH1 eta LH2. Ekainaren 24tik 28ra. Prezioa: 8 euro.
  • Robotika: LH3, LH4, LH5 eta LH6. Ekainaren 24tik 28ra. Prezioa: 30 euro.
  • Dronak: DB1 eta DBH2. Ekainaren 24tik 28ra. Prezioa: 20 euro.
  • Abentura-kirolak: LH3, LH4, LH5 eta LH6. Uztailaren 1etik 5era. Prezioa: 25 euro.
  • Udaleku Irekiak: HH4, HH5, LH1, LH2, LH3, LH4, LH5 eta LH6. Uztailaren 8tik 19ra. Prezioa 60 euro.

Izen-ematea udaletxean (Robotika, dronak, udaleku irekiak) eta kiroldegian (Patinajea, abentura-kirolak) egin daiteke hilaren 31a arte.