Udako Euskal Unibertsitatea

Udako Euskal Unibertsitatea

2018/06/13
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) aurkeztu ditu 46. Uda Ikastaroak; Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak matrikula-prezioaren %50 ordainduko die ikastarootan izena eman nahi duten herritarrei.

Urteroko ohiturari jarraituz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak diruz lagunduko ditu aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dituen Udako Ikastaroak, erakunde honek unibertsitatearen jardunean euskararen presentzia areagotze aldera aurrera daraman lana babesbeteko asmoarekin.

Ikastaroen matrikula-prezioaren %50 ordainduko du Udalak, ikastaroari dagokion aprobetxamendua egokia izan bada, beti ere.

Diru-laguntzei buruzko informazio gehiagorako helbidera idatzi daiteke.

Ikastaroei buruzko informazioa ondorengo helbidean aurki daiteke.