Udal brigadarentzako ibilgailu berria
Soraluzeko Udalak zerbitzuetako lan-taldearentzako ibilgailu berria erosi du, karga handiagoak modu erosoagoan garraiatzeko eta eraginkortasunean irabazteko.
Udalak Nissan Atleon 120 markako ibilgailua erosi du udal brigadarentzat, 3500 Kg-ko iraulki–kamioia.
Kamioi berri honekin bi ibilgailu izango ditu aurrerantzean udaleko zerbitzuetako brigada edo lan-taldeak, eta, modu horretan, duen lan-karga arindu eta mugikortasun ahalmena areagotu egingo ditu.
Halaber, ibilgailuak zama gehiago eta handiagoak garraiatzeko aukera ematen duenez, lana modu eraginkorragoan egin ahal izango du lan-taldeak.
Ibilgailuarengatik 9.000 euro, gehi BEZa, ordaindu ditu Udalak.