Ibilgailu flota berritu du Udalak
Udalak Ford Ranger XL markako ibilgailua erosi du udal brigadarentzat, pick-up estilokoa.
Ibilgailu berria brigadak azken 16 urteetan erabili duen ibilgailua ordezkatzera dator, oso zahartua baitzegoen dagoeneko.
Iblgailuarengatik 15.640 euro, BEZa barne, ordaindu ditu Udalak.
Kontuan izan behar da duela bi urte, 2017an, iraulki-kamioa erosi zuela Udalak departamentu bererako, 9.000 euroko, gehi BEZa, inbertsioa eginez.
Udaltzaingorako ibilgailu berria
Halaber, maiatzaren 6ko Udal Gobernu Batzarraren bileran, udaltzaingoarentzako ibilgailu berri bat erosteko kontratuaren oinarriak onartu ziren, gaur egun Udaltzaingoak darabilen ibilgailua ere (16 urte ditu) oso egoera txarrean dagoelako.
Honenbestez, ibilgailu-flota osoa berritu du udalak amaitzera doan legegintzaldian zehar, 51.640 euroko inbertsioa burutu duelarik.