Kiroldegiko abonamendu-kanpaina

Kiroldegiko abonamendu-kanpaina

2016/12/20
Zabalik dago ihadanik Arane Udal Kiroldegiko datorren urterako abonamendua egin edo berritzeko epea; abonatu berriek doan erabili ahal izango dute zerbitzua urte hau amaitu arte.

Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako abonamendu kanpaina jarri du abian, "Kirola egin, ondo sentitu" lelopean.

Udaleko Kirol Batzordeak jakitera eman duenez, aste honetatik aurrera berritu edo kontratatu ahal izango da datorren urteko kiroldegiko abonamendua, abenduaren 31ra itxaron gabe, eta kontratatzen den egunetik bertatik aurrera erabili ahal izango da.

Kiroldegiak rokodromo, gimnasio, igerileku, frontoi eta padel-pista zerbitzuak eskaintzen ditu, eta ohiko ikastaro-eskaintzari eusten dio.

Abonamenduak bi motatakoak dira: familiarrak eta indibidualak eta urte osorako zein sei hilabeterako kontratatu daitezke.

Ikusi hemen kiroldegiko zerbitzu, ordutegi eta prezioei buruzko informazioa.

Edozein argibidetarako 943 752 466 telefonora dei daiteke.