Udal kiroldegiko fitness aholkularitza-zerbitzua

Udal kiroldegiko fitness aholkularitza-zerbitzua

2024/01/16
Fitness aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du Arane udal kiroldegiak; zerbitzua astean behin erabili ahal izango da aurrerantzean; BPXport enpresak kudeatzen du.

Udal kiroldegiak fitness aholkularitza zerbitzu berria jarri zuen martxan iazko martxoan.

Orain artean hamabostean behingo zerbitzua izan dena asteroko zerbitzua izango da aurrerantzean.

BPXport enpresako monitore batek fitness kirol-diziplinari buruzko aholkuak ematen dizkie gimnasioko erabiltzaileei, baita izan ditzaketen zalantzak argitu ere.

Zerbitzua astean behin eskainiko da, asteazkenetan, arratsldeko 6:30ak eta 7:30ak bitartean.

Zerbitzua doakoa da.

Ondorengoa da hemendik eta ekainera arteko zerbitzuaren egutegia: