Udal kiroldegiko ikastaroak

Udal kiroldegiko ikastaroak

2021/09/02
Irailaren 15ean hasiko dira helduen kirol ikastaroak; ikasturte berrian ikastaroetan jarraitzea nahi ez duten iazko erabiltzaileek egun horretarako jakinarazi beharko dute.

Irailaren 1ean zabaldu zituen ateak berriro ere Arane Udal Kiroldegiak, abuztuaren bigarren hamabostaldian itxita egon ondotik.

Heduentzako ikastaroak irailaren 15ean hasiko direla jakinarazi du Udaleko Kirol Departamentuak eta ohartarazi du iaz ikastaroren batean izena emanda izan eta jarraitzeko asmorik ez duten pertsonek egun horretarako adierazi behar dutela ikastaroa uzteko asmoa, gainontzean, izena emanda jarraitzen dutela ulertuko baita.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, oraindik plaza libreak badaude-eta ikastarorik gehienetan, kiroldegira jo behar dute informazio bila.

Arane Udal Kiroldegia

943752466

kirola@soraluze.eus

Haurrentzako igeriketa ikastaroari dagokionean, aldiz, izen-emate epea irailaren 6tik 17ra artekoa izango da eta ikastaroak urriaren 4an hasiko dira.

Ondorengoa da ikasturte berriari begira Udal Kiroldegiak prestatu duen ikastaro eskaintza:

  • Zumba
  • Pilates
  • Gap bosu
  • Fit boxing
  • Hipopresiboak
  • Spinning
  • Haurrentzako igeriketa
  • Helduentzako igeriketa.
  • Aquagym
  • Yoga
  • Hirugarren adina