Udal liburutegiak kalean emango du zerbitzua bihar, ekainak 25, liburutegia kalera ekimenaren baitan
barrena.eus

Udal liburutegiak kalean emango du zerbitzua bihar, ekainak 25, liburutegia kalera ekimenaren baitan

2026/06/24
Soraluzeko Udal Liburutegiak kalean emango du zerbitzua bihar, ekainak 25, liburutegia kalera ekimenaren baitan; nobedadeak, prentsa eta gomendioak izango dira, besteak beste.

Uda-sasoiko mailegua sustatu eta Udal Liburutegiaren zerbitzuak ezagutzera emateko, liburutegia kalera irtengo da ekainaren 25ean eta uztailaren 2an, eguenak, azoka eguna dela aprobetxatuz. Hori horrela, eguneko prentsa eta aldizkariak irakurtzeko aukera izango da, haur, gazte zein helduentzako udako gomendioak eta nobedadeak maileguan hartzekoa eta baita liburuuak itzultzekoa ere.

Liburutegiak Kontzejupean ipiniko du postua, udako ohiko ordutegian, goizeko 10:00etatik 13:00tara bitarte.