Teknologia berriak udal liburutegian

Teknologia berriak udal liburutegian

2021/01/29
Soraluzeko Udalak 4.844 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik liburutegirako ordenagailuak erosteko, daudenak ikuskatzeko eta wifi-sarea hobetzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak udal liburutegietan teknologia berriak ezarri eta garatzeko dirulaguntza deialdia egiten du urtero.

Soraluzeko Udalak 5.382,66 euroko dirulaguntza eskaera egin zuen bertara iaz, liburutegiko ordenagailu paketea handitzeko, daudenen mantenua egiteko eta bertako wifi-sarea hobetzeko.

Jaurlaritzak 4.844 euroko laguntza onartu du, eskatutakoaren %90 hain zuzen ere.