Ludotekan izena emateko epea zabalik
SARRERA
Udaleko Haurren eta Gazteen departamentua LUDOTEKA ZERBITZUAri buruzko hausnarketa prozesu batean murgilduta ibili da azken hilabete hauetan, zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
Prozesu horren ondorioz, hainbat aldaketa egiteko beharra antzeman da eta, apurka-apurka, aldaketok egiten hasteko asmoa dago , danari momentu berean heltzea ezinezkoa dela jakinda, batez ere, diru-baliabideak mugatuak direlako.
Aldaketetako batzuk, baina, irailean hasiko den ikasturtean jarriko dira martxan:
- Taldeetan adin ezberdineko haurrak nahastuko dira.
- Gabonetan eta Aste Santuan zerbitzua eskainiko da, programazio bereziarekin.
- Ordutegia aldatu da, 7etatik aurrera talderik egon ez dadin, batez ere neguan haurrentzako oso berandu egiten delako.
- 3. eta 4. mailakoentzat bi ordu segidako txanda antolatu da, tarte horretan nahi dutenean joan daitezen eta, gainera, ez dute kuotarik ordainduko.
- Hezitzaileek zeharkako edo prestaketa ordu gehiago izango dituzte, zerbitzuaren kalitatearen mesederako.
- …
MATRIKULA-EPEA
Irailean hasiko den 2016/2017 ikasturtean izena emateko epea uztailaren 5ean hasi eta uztailaren 22an amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.
ORDUTEGIA
Hauxe izango da Ludotekak datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia aldatu egin daiteke.
|
ASTELEHENA |
ASTEARTEA |
ASTEAZKENA |
OSTEGUNA |
OSTIRALA |
17:00-18:00 |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B) |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B)
|
LH 3/LH 4
|
18:00-19:00 |
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
Oharrak:
(1) 4/5 URTE eta LH1/LH2-ko haurrek astean bi orduko zerbitzua izango dute. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B).
(2) Talde bakoitzean 36 haurrentzako tokia dago gehienez. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira. Alegia, “astelehen eta asteazkena” aukeratzen dutenak 36ra iristean itxi egingo da taldea eta aukera bakarra “astearte eta osteguna” txandan izena ematea izango da.
(3) LH3/LH4-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (Dantza, pelota…) bateragarria izan dadin.
KUOTA
“LH 3/4” taldeko haurrek ez dute kuotarik ordainduko.
“4/5 URTE” eta “LH 1/LH2” taldeetako erabiltzaileen kuotak hauek dira:
-Urteko kuota orokorra: 40 euro.
-Familia bereko bi matrikula edo +: 30 euro.
-Familia ugaria: 20 euro.
-Gizarte Laguntzen onuradunak: 10 euro.
MATRIKULA NOLA EGIN
Izena eman nahi duten haurrek matrikula-orria bete eta Udalean entregatu beharko dute, 3035 0004 93 0040900023 kontu-zki.an (Laboral Kutxa) ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiriarekin batera.
Ordaintzean jarri: LUDOTEKA + Haurraren izen-abizenak.