Hitzarmena Musika Eskolarekin

Hitzarmena Musika Eskolarekin

2022/04/13
Udalak eta Soraluzeko Musika Eskolak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, udalaren jabetzako eraikinak erabiltzeko eta eskolaren jarduera finantzatzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udalak eta herriko Musika Eskolak hitzarmena sinatu dute 2022. urterako.

Hitzarmena Iker Aldazabal alkateak eta Musika Eskolaren lehendakariak, Ubane Maderak, sinatu dute.

Hitzarmenaren helburu nagusia Musika Eskolaren jarduera aurrera eramateko lokalen lagapena eta dirulaguntza adostea da.

Alde biek adostutakoaren arabera, Soraluzeko Udalak Frontoi kaleko eraikineko bigarren eta hirugarren solairuetan dauden lokalak lagako dizkio Musika Eskolari. Halaber, 40.000 euroko dirulaguntza emango dio 2022. urtean, eskolaren jarduerak eragiten dituen gastuak finantzatzen laguntzeko.

Halaber, berezitasunak dituzten familiei laguntzeko aparteko dirulaguntzak eta musika-taldeek erabili ahal izango duten gela baten egokitzapen akustikoaren finantzazioa ere adostu dituzte Udalak eta Musika Eskolak.

Hitzarmenek urte beteko iraupena dauka, 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 31n amaituz.