Udalak Karpa berria erosi du
Karpa berria erosi du Udalak Plaza Zaharrerako, urriko haizeteek apurtu zutena ordezkatzeko; 10 metro zabal eta 25 metro luze da karpa berria eta 19.100 euroko kostua izan du.
Urrian izan ziren haizeteen ondorioz, guztiz apurtuta gelditu zen Plaza Zaharrean ipintzen zen karpa.
Zerbitzu handia eman izan du urteetan karpak, ekintza ezberdinetarako erabili delarik, izan herriko baserritar eta artisauek antolatzen dituzten azokak, izan ostegunetan antolatzen den merkadilloa, edota urtean zehar antolatzen diren iharduera soziokultural desberdinak, baita eguraldi txarra dagoenerako aterpe moduan ere.
Hori horrela, Udalak urgentziazko prozedura bitartez, ESTALI LA KARPA S.L.U enpresari esleitu dio karpa berria, 19.100€gatik BEZ- aparte.
Karpa berria joan zen ostegunetik dago erabilgarri Plaza Zaharrean.