Udalaren enplegu planak

2021/01/07
Soraluzeko Udalak 8 behargin kontratatu ditu amaitu berri den 2020. urtean herri nahiz eskualde mailako Enplegu Planei esker; 80.101,13 euroko laguntza eskuratu du zeregin horretarako.

Urtero bezala, herriko langabezia tasa altua izaki, bi Enplegu Plan eraman ditu aurrera aurreko urtean Soraluzeko Udalak, LANBIDE-ren finantzazioari esker, eraman ere.

  • Udalerriko enplegu plan.

Udalak 38.350,32 euroko zuzeneko laguntza jaso du toki ekintzetarako enplegua sustatzeko. Laguntza honen bitartez udal brigadan lan egiteko lau peoi kontratatu dira lanaldi osoan, 3,5 hilabetez.

  • Bailarako enplegu plana.

Udalak 41.750,81 euroko dirulaguntza jaso du eta, honen bitartez, Udal brigadarako 3 peoi kontratatu dira, baita Ingurumen teknikari bat lanaldi erdian, 6 hilabetez.

Beraz, guztira, 8 pertsona kontratatu ziren 2020. urtean Lanbideren laguntzari esker, herriko langabezia tasa altuari aurre egiteko.