Udalaren eta baserritarren arteko batzarra

Udalaren eta baserritarren arteko batzarra

2016/09/01
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilerara deitu ditu herriko baserritarrak nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta heldu den urteko egitasmoak adosteko.

Aurreko urtean bezala, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herriko baserritarrak gonbidatzen ditu irailaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan,  udaletxeko saio aretoan izango den bilerara.

Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango litzateke eta, era berean, 2017. urteko aurrekontua adostu eta  zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea da.