Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, ekainaren 3an

Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, ekainaren 3an

2026/06/02
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bederatzi puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, ekainaren 3a, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute eguazten honetan, ekainaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2025eko abenduaren 11ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2025eko likidazioan finantza iraunkortasunaren txostenaren berri ematea. (2026LIKI0001)
  4. 2025eko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea. (2026KOOR0001)
  5. Soraluzeko Udalaren 2026/2029 diru-laguntzen plan estrategikoa aldatzea. (2026ORDE0001)
  6. Bake epailearen izendapena.
  7. Mozioa. Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta.
  8. Mozioa. Soraluzeko udalak elkarte gastronomikoak (txokoak) irabazi-asmorik gabeko erakundetzat har ditzan, udal-ordenantza fiskalen ondorioetarako.
  9. Eskari eta galderak.