Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, irailaren 30ean
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamaika puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, irailak 30, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.
Udal ordezkariek batzarra egingo dute eguazten honetan, irailaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
- 2027ko ordenantza fiskalen aldaketa proposamena. (2026ORDE0002)
- 2027. Urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
- A.U.2 Amillaga eremuko kontzertazio-hitzarmena behin betiko onartzea. (2026HITZ0003)
- Bake epailearen izendapena.
- 8. Kreditu aldaketa.
- Soraluzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Plana 2026-2030.
- Soraluzeko udaleko berdintasunerako I. Barne Plana.
- Taxia. 2027ko tarifen proposamena. (2026AGIT0001)
- Eranskina, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko hitzarmena luzatzekoa. (2026HITZ0006)
- Eskari eta galderak.