Udalbatzaren Osoko Bilkura

2020/02/04
Udal korporazioa osatzen duten hamaika zinegotziek zortzi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Soraluzeko Udalak Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, otsailak 5, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2019ko abenduaren 19ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea

  3. Gizarte larrialdiko egoerei erantzuteko harrera etxebizitzak arautzeari buruzko ordenantza

  4. NISAE eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

  5. Gipuzkoa etorbideko lur zoru publikoaren desafekzioa onartzea.

  6. Soraluzeko; Elgoibarko, Mutrikuko; Mendaroko, Eibarko eta Debako Udalen arteko lankidetza Hitzarmena. Baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko, Soraluzen dagoen etxebizitza erabiltzeko.

  7. Biztanleen lau erakunde berezien sorrera onartzea: San Andres, Txurruka, Ezozia eta Irure.

  8. Soraluzeko Udalaren eta Bosques Sostenibles S.L.U enpresaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

  9. Eskari eta Galderak.