Udalbatzaren Osoko Bilkura
Udal Korporazioa osatzen duten zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo Osoko Bilkuran.
- 2019ko otsailaren 07ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
- Soraluzeko Udalaren 2018ko otsailaren 16ko Alkatetzaren Dekretuaren aurka jarritako Berraztertze-Errekurtsoa berariaz ukatzen duen ebazpenaren berri ematea.
- Baltegieta kaleko 2. zk.an dagoen kirol- eta kultur-eraikina handitzeko proiektua onartzea, bai eta lanen kontratua arautuko duen administrazio klausula berezien agiria ere.
- Uraren ziklo integrala kudeatzeko lankidetza hitzarmena.
- Diru-laguntzen ordenantza orokorra.
- Baztertzeko arriskuan dauden Debabarrena eskualdeko pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak erregulatzeko araudia.
- Soraluzeko telekomunikazio zentroa okupatzeko akordioa.
- Merkatu plazako postuaren esleipena.
- Udal langileen 2019ko soldata igoera.
- Eskari eta galderak.