Udalbatzaren Osoko Bilkura

2019/07/10
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, udalbatzarrak egingo duen legegintzaldiko lehendabiziko batzarrean.

Soraluzeko Udalak hastear dagoen legegintzaldiari dagokion lehendabiziko Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2019ko ekainaren 15eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
  2. Talde politikoak eratzea.
  3. Udalbatzaren osoko bilkuren aldizkotasuna.
  4. Batzorde informatzaile iraunkorren sorrera.
  5. Bozeramaileen Batzordea.
  6. Alkatetzaren erabakien berri ematea, Alkateordeen eta Tokiko Gobernu-Batzarkideen izendapenei dagozkienak, Alkatetzak egoki iritzitako esku-emateei buruzkoak, eta, baita ere, Tokiko Gobernu Batzarraren saioen aldizkakotasuna ezartzen duenarena.
  7. Udalaren ordezkariak izendatzea, Udalbatzaren eskumeneko erakunde kolegiatuetarako.
  8. Alkatearen dedikazioa eta ordainsaria.
  9. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  10. Adierazpen instituzionala izandako ekintza bandalikoarengatik.