Udalbatzaren Osoko Bilkura

2019/10/01
Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek sei puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan udalbatzarrak egingo duen uda osteko lehendabiziko Osoko Bilkuran.

Soraluzeko Udalak legegintzaldiari dagokion bigarren Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2020ko Ordenantza fiskala.
  2. Taxia. 2020ko tarifen proposamena.
  3. 6/2019 Kreditu aldaketa.
  4. Zibismo ordenantzaren aldaketa proposamena.
  5. Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Ur kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmen.
  6. Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren arteko hitzarmena udal erroldako datuak egiaztatzeko.