Udalbatzaren osoko bilkura

2020/10/06
Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek zortzi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7:00etan udalbatzarrak egingo duen ohiko Osoko Bilkuran.

Soraluzeko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2020ko uztailaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2021ko Ordenantza fiskalak.
  4. Taxia. 2021rako tarifen proposamena.
  5. Olaldeko Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
  6. Genero-indarkeriaren aurkako barne-protokoloa onartzea.
  7. III. Berdintasun planaren onarpena.
  8. Soraluzeko udalaren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzea Debemen, Debabarreneko landa Garapeneko Elkartea.
  9. Eskari eta Galderak.