Udalbatzaren Osoko Bilkura
Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek lau puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan udalbatzarrak egingo duen urte honetako lehendabiziko Osoko Bilkuran.
Soraluzeko Udalak aurtengo urteari dagokion lehendabiziko Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:
- 2020ko abenduaren 23ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea
- Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, EAE-n Mugiment kirol txartela (MUGIMENT KTX) ezartzeko.
- Etxerat mozioa. Soraluzeko EHBILDU, EAJ/PNV eta PSE-EE alderdiek aurkezturikoa.
- Eskari eta Galderak