Udalbatzaren Osoko Bilkura

Udalbatzaren Osoko Bilkura

2021/04/27
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamalau puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, apirilak 28, udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Soraluzeko Udaleko zinegotziek Osoko Bilkura egingo dute bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2020ko abenduaren 23ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. 2021ko otsailaren 3ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  3. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  4. Udal Langileen soldata igoera.
  5. Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.
  6. Zeleta 3. zenbakiko igogailuaren proiektua  gauzatzeko lur zoru publikoaren desafekzioa.
  7. Ezozia futbol zelaiko kirol instalazioen erabilera baimenaren gaineko udalaren eta Soraluze Futbol taldea elkartearen arteko hitzarmena.
  8. Udal eraikinen garbiketa kontratua ez luzatzea.
  9. Udal eraikinen garbiketa pleguak.
  10. Udal eraikinen garbiketa kontratua.Eskumenen lagatzea kontratuaren esleipenerako.
  11. Ertzaintzaren eta Soraluzeko Udaltzaingoaren arteko lankidetza protokoloa.
  12. Bake epailearen izendapena.
  13. Udalaren jabetzakoa den Iñazibar lur sailaren desokupazioa.
  14. Eskari eta Galderak.