Udalbatzaren Osoko Bilkura

2021/06/01
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek zazpi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, ekainaren 2a, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Soraluzeko Udaleko zinegotziek Osoko Bilkura egingo dute bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2021ko apirilaren 28ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2020. Urteko kontu orokorraren onarpena.
  4. 2022.urteko lan egutegirako herriko jai eguna izendatzea. (Uztailaren 26a)
  5. Ertzaintzaren eta Soraluzeko Udaltzaingoaren arteko lankidetza protokoloa.
  6. Mozioa. Soraluzeko ITXAROPENA Nagusien Elkarteak aurkeztutakoa, banketxeen zerbitzuei buruzkoa.
  7. Eskari eta Galderak