Udalbatzaren Osoko Bilkura

2021/07/06
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek zortzi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, uztailaren 7a, udalbatzarrak egingo duen ez ohiko batzarrean.
  1. 2021ko ekainaren  2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. José Francisco Arizaga Larrañaga jn.k egindako bere jabetzako “Churruquena” izeneko lursailaren dohaintza onartzea.
  4. Ezozia futbol zelaiko Kirol instalazioen erabilera baimenaren gaineko udalaren eta Soraluzeko Futbol taldea elkartearen arteko hitzarmena.
  5. Zeleta 3.zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru publikoaren desafekzioa
  6. Soraluzeko Udalaren eta IZFE SA – Informatika zerbitzuen elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
  7. Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.
  8. Eskari eta Galderak.