Udalbatzaren Osoko Bilkura

2021/12/21
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, abenduaren 22a, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Soraluzeko Udaleko zinegotziek Osoko Bilkura egingo dute bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2021ko urriko 4ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Kreditu aldaketak.
  4. Santa Ana 32. zenbakiko etxebizitzaren erabilera erregulatzen duten oinarriak
  5. Pascual Churrukako lur sailak Eusko Jaurlaritzako etxebizitzako Sailari lagatzea.
  6. Lankidetza-hitzarmena, Bergarako, Elgoibarko eta Soraluze, Debemen eta Debegesaren artekoa,"dolmenen ibilbidea" kudeatu eta garatzeko.
  7. Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Eibar eta Debako udalen arteko lankidetza hitzarmena, Eibarren bizitegi egoera larrian dauden pertsonentzako neguko dispositiboa kudeatu eta erabiltzeko.
  8. Lanbidek, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.
  9. Migraziorako Euskal itun soziala.
  10. EHBILDU-k aurkeztutako mozioa: Interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzko mozioa.
  11. Eskari eta Galderak.