Udalbatzaren Osoko Bilkura

2022/07/06
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek 7 puntu izango dituzte aztergai bihar, osteguna, uztailaren 7a, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Ohiko batzarra egingo du bihar, osteguna, udal korporazioak, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2022ko martxoaren 30ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2021ko Kontu Orokorraren onarpena.
  4. 2023. urteko lan egutegirako herriko jai eguna izendatzea (Uztailaren 26a).
  5. Muskiritzuko mendilerroan aurkitzen diren aztarna arkeologikoei oinarrizko babes maila emateko akordio-proposamena.
  6. Soraluzeko udalaren eta Gipuzkoako Ur kontsortzioaren arteko uraren ziklo osoaren kudeaketarako kudeaketa agindua eta hura arautzen duen hitzarmena.
  7. Eskari eta Galderak