Udalbatzaren osoko bilkura

2017/10/09
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteartea, arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.
  1. Aurreko aktaren onarpena.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2018rako Ordenantza Fiskalak.
  4. Udal langileen 2017rako lan-sarien igoera.
  5. Taxien 2018rako tarifen proposamena.
  6. Soraluzeko Udalaren eta Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioaren Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmena, erakundeen harremanetarako datuak elkarri uzteko.
  7. Soraluzeko Udalaren eta Debabarreneko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena, datuak elkarri uzteko.
  8. Atxuri kalea, 21. zkiko. eraikinaren Udalaren aldeko lagapena onartzea.
  9. Kontratazio eta diru-laguntza espedienteetan jaso beharreko berdintasun klausulak onartzea.
  10. EH BILDU eta EAJ/PNV talde politikoek aurkeztutako Catalunyako egoerari buruzko mozioa.
  11. Eskari eta galderak.