Udalbatzaren osoko bilkura

2018/07/10
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.
  1. 2018ko maiatzaren 09ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2017ko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea.
  4. Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmen berria Foru Aldundiarekin.
  5. Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautuko duen arautegi berria.
  6. Udaltzaingoaren erregelamendua.
  7. Dolmenen ibilbidearen hitzarmena onartzea.
  8. Euskaraldia: Erakunde adierazpena.
  9. EAJ/PNV eta PSE-EE udal alderdiek aurkeztutako Soraluzeko pentsionista mugimenduaren mozioa.
  10. Eskari eta galderak.