Udalbatzaren Osoko Bilkura

2018/11/20
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek sei puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen ez ohiko batzarrean.
  1. 2018ko urriaren 17ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Limpiezas Villarrek egun burutzen duen garbiketa zerbitzuaren lagapena, ISS Facility Service enpresaren alde.
  4. Dolmenen ibilbidearen hitzarmena onartzea.
  5. 2018ko Enplegu Planaren hitzarmenaren onarpena.
  6. Eskari eta galderak.