Udaleku irekietarako izen-ematea zabalik

2021/06/02
Zabalik dago jada uztailean aurrera eramango diren Udaleku Irekietan izena emateko epea; izena online eman daiteke, edota udaletxeko harrera bulegoan, ekainaren 16a arte.

Soraluzeko Udalak, Pil-pilean Euskara Elkartearekin batera, udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere.

Iaz pandemiagatik parte-hartzaileen adina mugatu behar izan zen, aurten, ordea, osasun egoerak hobera egin duela ikusita, txikienek ere izango dute udalekuaz gozatzeko aukera.

Aurtengo udalekuak uztailaren 5ean hasi eta 16an amaituko dira, izen ematea, aldiz, ekainaren 2tik 16ra arte egin beharko da.

SARRERA

Haurren parte hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko da. Txoko, mendi eta kaleetan jolas izango da nagusi eta gozamena arau. Balioetan heziz, hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko dira. Euskaratik eta euskaraz jolasean aritu eta inguruko txokoak ezagutu.

PARTEHARTZAILEAK

Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak.

2009 eta 2016 urte bitartean jaiotakoak.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera. Egun gehienetan goizez, 10:00-13:00, eta astean behin goiz eta arratsaldez, 10:00-17:00.

MATRIKULA

Ekainaren 2tik 16ra, udaletxeko harrera-bulegoan edo ONLINE.

Ekainaren 16tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

KUOTAK

- Arrunta / 2 aste                                                    60 euro.

- Arrunta / 1 aste                                                    30 euro.

- Familia bereko matrikula bat baino gehiago / 2 aste   45 euro.

- Familia bereko matrikula bat baino gehiago / 1 aste   22,5 euro.

HOBARIAK

- Familia ugariak                                                   %50-%90

- Errenta aitorpenaren araberako hobariak              % 100

Oharra: Hobariren batez baliatzea nahi duenak ezingo du izen ematea online egin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izen-emate orria, osasun txartelaren fotokopia, ordainagiria eta kuota murriztuaz baliatzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak.

ORDAINKETA

Ordainketa ondorengo kontu zenbakian egin behar da, UDALEKU IREKIAK + haurraren izen-abizenak jarrita.

ES03 3035 0004 93 0040900023