Udalerriko landa-bideak zabalik

2021/01/20
Dagoeneko zabalik dira ibilgailuentzat mendigainera iristeko errepideak; denbora batez itxita egon dira herritarrek elurretara joateko erabiltzen zituztelako eta horrek arazoak eragiten zituelako.

Urtarrilaren 5etik itxita egon dira ibilgailuentzat mendigainera doazen errepideak; jende askok erabiltzen zituen elurretara igotzeko eta horrrek arazoak sortu zituen baserri auzoetako errepideetan.

Errepideak bi puntutan itxi ziren: Keixetako bihurgunean eta Ezoziko ermita parean.

Atzoz geroztik, aldiz, posible da berriro ere errepideok erabiltzea mendira igotzeko, elurra desagertu egin baita dagoeneko.