Udaletxeko lehen solairuko bulegoak zaharberritzeko lanak
Soraluzeko Udalak 40.138,91 euroko inbertsioa egingo du udaletxeko bulegoak zaharberritzeko; langileen lan-baldintzak eta herritarrentzako zerbitzua hobetzea dira helburuak.
Udaletxeko teilatua berritu ondoren, zaharkituta dauden eta lehen solairuan kokatzen diren bulegoak zaharberritzeko lanak burutuko ditu udalak hurrengo hilabeteetan.
Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala ”Udal langileen lan-baldintzak hobetzeko eta herritarrei arreta hobea eskaintzeko helburuarekin udaletxeko eraikineko bulegoak zaharberrituko dira.”
Hauek izango dira egingo diren lanak:
- Elektrizitate eta telekomunikazio lanak, 7.523,78 €.
- Igeltseritza lanak (tabikeak, sabaia eta margoketa), 15.365,79 €.
- Arotzeria lanak (zorua aldatzea eta zokaloak), 8.234,55 €.
- Altzari berriak, 9.014,79 €.
Guztira, 40.138,91 euroko inbertsioa burutuko du Soraluzeko Udalak bulegoak zaharberritzen.