Udaltzaingoaren ibilgailu berria

2019/07/05
Udaltzaingoaren departamenturako ibilgailu hibrido berria erosi du Udalak; denbora gutxian erosten duen hirugarren ibilgailua da, ibilgailuen flota erabat berritu duelarik horrela.

Soraluzeko Udalak ibilgailuen flota berritzen jaraitzen du.

Oraingo honetan Udaltzaingoarentzako ibilgailua erosi du, onenak emanda zegoen 16 urteko ibilgailu zaharra ordezkatzeko.

Ibilgailu hibridoa da, Udalak erosten duen mota honetako lehendabizikoa.

Eusko auto 2003, SL enpresa izan da hornitzailea, horretarako deitutako lehiaketa publikoa irabazita.

Ibilgailuarengatik 25.398 euro ordaindu ditu Udalak.

Azken aldian udalak erosten duen hirugarren ibilgailua da hau, aurretik brigadarako kamioi berria (9.000 euro) eta Ford Ranger XL markako pick-upa (15.640 euro) erosi baititu, guztira 50.038 euroko inbertsioa eginda (BEZa barne).