Udane Juaristi, "Udatxo", artistak murala egin du Txurrukenen, ibaiarekin lotutako bizipenetatik abiatuta
Udane Juaristi, "Udatxo", artistak murala egin du Txurrukenen, ibaiarekin lotutako bizipenetatik abiatuta; auzotarrekin elkarrizketan landu du prozesu artistikoa.
Mural dotore batek edertzen du dagoeneko Txurruken aldeko herriaren sarrera; Udane Juaristi, Udatxo, artista azkoitiarrarena da lana, Soraluzeko Udalaren enkarguz egina.
Prozesu artistikoa Txurrukeneko auzotarrekin batera landu du, haiekin bildu eta ibaiarekin duten loturan sakonduz, testigantzak entzunda eta argazkiak oinarri izanda. Margotutako murala, hain zuzen ere, zenbait argazkiren arteko muntaia da, 70eko hamarkada hasierako erretratuetatik abiatutakoa.
Udatxoren muralarekin Udalak ekintza bat gehiago egin nahi izan du artea eta sormena bultzatzeko helburuaren alde; gainera, ibaiak soraluzetarren artean duen garrantziaren lekuko ere bada.
Aurrekontuari dagokionez, berriz, 3.605,80€ BEZ barne izan da.