Udazkeneko kultur eskaintza

2020/09/25
Bilboko Hamaika Buru Txistulari Elkartearen kontzertuak emango dio hasiera bihar, larunbata, Udaleko Kultura Batzordeak udazkenerako prestatu duen kultur eskaintzari.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak egitarau zabala prestatu du hurrengo hilabeteetarako.

Musika, zinea eta antzerkia dira egitarauan protagonista, baina ez da faltako ez erakusketarik ez bestelako ekintzarik ere.

Nabarmentzekoen artean, urriaren 16an Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak aurkeztuko duten "Losers" antzezlana edota Euskal Herriko bazter ezberdinetatik datozen hainbat emakumezko bertsolarik taula gainean jarriko duten "Ez da kasualitatea" ikuskizuna.

Zineari dagokionean, "Mientras dure la guerra", "1917", "Intemperie" eta "Mujercitas" pelikulak programatu dira, ostegunetan, iluntzeko 9etan.

Arte plastikoen arloan 3 erakusketa ikusi ahal izango dira, bata bestearen segidan, Alberto Ramirezen "Pablo Picassoren omenez" izenekoa, Fernan Oregiren "Abstrakzioak" izenburukoa eta Agustin Jauntsarats eta Aidor Aizpuruk osatu dutena.

Horiez guztiez gainera, Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboaren Argazki Rallyea, Berdintasun Batzordeak Emakumeeganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltan antolatu dituenak eta aurten bigarren aldiz antolatuko den "Blues Hotsak" jaialdia.