Urriko agenda kulturala gaur iritsiko da etxeetara
'Altsasu' antzezlana.

Urriko agenda kulturala gaur iritsiko da etxeetara

2022/09/29
Gaur iritsiko da etxeetara urrirako prestatu diren ekintzen berri ematen duen agenda; mota eta gustu guztietarako ekintzak aurki daitezke Kultura Batzordeak argitaratzen duen agendan.


Urriaren hasierarekin batera, Kultur Agenda banatuko du herriko atarteetan Soraluzekko Udalak, Udalak berak zein Udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin. Ekintza ugari antolatu dituzte urrirako batzuek zein besteek, hitzaldi, erakusketa, antzezlan, mendi irteera...

Antzerki Zikloa, erakusketa, hitzaldiak, kontzertuak

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtero garaitsu honetan antolatzen den Antzerki Zikloaren baitako antzezlanak, Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak eta Oreka Art Galeriak antolatutako erakusketak, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko azken bisitak, Bizikidetza eta Memoria Jardunaldiei hasiera emango dien dokumentala, Blues Hotsak Jaialdiaren aurkezpen-kontzertua, Marraskilo Tour mendi ibilaldia eta kontsumo elektrikoaz, inmigrazioaz zein Merlin proiektuaz jardungo duten hitzaldiak.


Ikusi HEMEN urrirako agenda osoa.