Urriko agenda kulturala

Urriko agenda kulturala

2018/10/03
Kalean da dagoeneko urrirako prestatu diren kultur ekintzen berri ematen duen agenda; Antzerkia, helduentzako pelikulak, liburu aurkezpena eta "Herri Txiki, Infernu Handi" programa dira protagonista.

Urriaren hasierarekin batera, urriko "Kultur Agenda" banatu du aste honetan udalak, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Urrirako ere ekintza ugari antolatu dituzte batzuek zein besteek, makina bat antzezlan, pelikula, liburu aurkezpen, mendi irteera eta antzeko ekintza aurkitu daitezkeelarik agendan.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtero garaitsu honetan antolatzen diren Antzerki eta Pelikulen Zikloak, Kontrargi Argazkilaritza Elkartearen erakusketa eta ETB1eko "Herri Txiki Infernu Handi" programaren grabazioa, bai eta Ángel Mario Fernández idazle soraluzetartuaren "Che aitona!" liburuaren aurkezpena.

Hilabete osoko agenda ikusteko kontsultatu webgune honetako AGENDA saila.