Datorren urterako inbertsioak

2019/12/23
Joan zen astean Udalbatzarrak onartu zuen 2020. urterako aurrekontuan 288.458 euroko diru-partida jaso da datorren urtean zehar udalerrian inbertsio ezberdinak egiteko.

Soraluzeko Udalak abenduaren 19ko Osoko Bilkuran onartu zuen 2020. urterako aurrekontua.

Iazkoa baino %1,78 handiagoa den aurrekontua izango du 2020. urterako Soraluzeko Udalak: 4.717.735 euro.

Diru-kopuru horretatik 288.458 euro inbertsioak egiteko erabiliko dira.

Ondorengo hauek dira Soraluzeko Udalak aurten aurrera eramango dituen inbertsiorik nagusienak:

  • Plaentxi Herri Ikastetxeko patiora igotzeko eskaileren zahar berritze lanak (86.000€).

  • Haur parkeen berrikuntza (40.000).

  • Baserri bideetako inbertsioak (35.000€).

  • Kiroldegiko gimnasio berri hornitzeko (27.000€)

  • Mendi gaina balioan jartzea -Dolmenen Ibilbidea- (23.000€).

  • Argiteria (20.000€)

  • Zerbitzu Sozialen Mapa (15.410€).

  • Nekazal lur sailen erosketa (8.000€).

  • Gaztedia Saileko inbertsioak (5.000€)

  • Jubilatu etxeko inbertsioak (4.000€)

  • Besteak bete…