Kontrargiren urteroko egutegia eskuragarri
Bittor Murguzur (Egutegia egiten parte hartu duen argazkilaria), Iker Aldazabal alkatea, Mikel Valero (Egutegia egiten parte hartu duen argazkilaria) eta Abel Olaizola Kultura zinegotzia, egutegi berriekin.

Kontrargiren urteroko egutegia eskuragarri

2022/11/09
Gaurtik aurrera eskuragai dago Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak, Soraluzeko Udalaren babesarekin herriko argazkiekin urtero argitaratzen duen egutegia. Datorren urteko egutegia 2 euroan dago salgai.

Urtero moduan, aurtengoan ere egutegia prestatu eta argitaratu du Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak. Egutegiak elkarteko kideek egindako herriko argazkiak dauzka: hiri ikuspegiak, mendikoak eta herriko jaiak.

Iaz bezala, egutegia 2 euroan erosi ahal izango da, ondoko tokietan:


•       Bolintxo okindegia
•       Comercio Arcelus    
•       Degustación Asigor
•      Iñarra harategia       
•       Iratxo gozodenda
•       Marimar harategia
•       Mendizabal okindegia
•       Okelia harategia
 
Egutegia prestatu eta zabaltzeko proiektu honek Soraluzeko Udaleko Kultura batzordearen dirulaguntza jasotzen du.