Literatur solasaldia Uxue Alberdi idazlearekin

Literatur solasaldia Uxue Alberdi idazlearekin

2023/11/17
Uxue Alberdi elgoibartarra "Dendaostekoak" liburuari buruz arituko da solasean datorren astelehenean, arratsaldeko 7etan, liburutegian, Irakurleen Klubak antolatutako saioan.

Euskarazko Irakurleen Klubak datorren astelehenean, azaroaren 20an, egingo du hurrengo saioa, Uxue Alberdi idazlearen "Dendaostekoak" liburuaren gainean jarduteko.

Oraingo honetan, liburuaren idazlea ere bertaratuko da saiora, klubeko kideekin liburuaz berba egitera.

Saioa Udal Liburutegian izango da, arratsaldeko 7etan.

Saioa irekia izango da, edozein herritarrek hartu ahalko duelarik parte.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.