"Vitoria 3 de marzo" filmaren proiekzioa

"Vitoria 3 de marzo" filmaren proiekzioa

2019/10/22
"Vitoria 3 de marzo" filma ikusi ahal izango da ostegun honetan, iluntzeko 9etan, herriko Antzokian; 1976. urtean Gasteizen izandako 5 langileren hilketa kontatzen du pelikulak.

"Ostegunetako Pelikulak" zikloaren barruan, "Vitoria 3 de marzo" pelikula proiektatuko dute etzi, osteguna, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertakariak kontatzen ditu filmak. Urte hartan, Espainiako Poliziak bost langile hil zituen, Zaramaga auzoko eliza batean batzar batean zeudela, greba baten harira.

Zuzendaria: Victor Cabaco.

Aktoreak: Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias.

Herrialdea: Euskal Herria.

Urtea: 2018.

Iraupena: 90 minutu.

Generoa: Drama.