Mozarten Koroatze Meza

Mozarten Koroatze Meza

2022/06/23
Ezoziko Ama Abesbatzak, Bergarako Orfeoiak eta Augus Ensemblek W.A. Mozarten Koroatze Meza eskainiko dute larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Arane Kiroldegian.

Mozarti eskainitako kontzertua emango dute larunbat honetan Ezoziko Ama Abesbatzak, Bergarako Orfeoiak eta Augus Ensemble Orkestrak, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.

Jenio austriarrari eskainitako errepertorio zabaleko plater nagusia "Koroatze Meza" izango da.

Aitor Biain zuzendariak azaldu duenez, pieza honek "hizkera bikaina, energia eta orkestrazio handia ditu".

Abesbatza kontzertua larunbatean Soraluzen eta igandean Bergaran eskainiko dute.

Soraluzeko kontzertua arratsaldeko 8etan hasiko da, Arane Kiroldegian.

Sarrerak 10 euroan daude salgai, Iratxon.