XIX. San Blas Opilen Lehiaketa datorren martitzenean egingo da, otsailak 3, egingo da
Hemezortzi urte dira dagoeneko lehiaketa lehen aldiz antolatu zela, eta aurtengoan ere San Blas opilen lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak, herriko opilik onenak saritzeko eta San Blas egunean opilak egiteko ohitura galdu ez dadin.
Lehiaketa eguerdiko 12:00etan egingo da, Plaza Barrixan. Edonork parte hartu ahal izango du; 16 urtez azpikoei dagokienez, heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
Parte-hartzaile bakoitzak, gutxienez, hiru opil txiki edo opil handi bat aurkeztu beharko ditu.
Izen-ematea udaletxeko Harrera Bulegoan egin daiteke, otsailaren 2ra arte edota egunean bertan, Plaza Barrixan, 11:30etatik 12:00etara.
Hiru sari banatuko dira:
- 1. saria: 50 euro.
- 2. saria: 30 euro.
- 3. saria: 20 euro.
San Blas opilen bedeinkapena
Herrian hainbat dira San Blas opilak bedeinkatzeko ohitura duten soraluzetarrak. Soraluzeko talde parrokialak antolatuta, aurtengo bedeinkapena goizeko 11:30ean egingo da Andre Mariaren Jasokundearen elizan.