Gaztañerre Azoka prestatzeko batzarra

Gaztañerre Azoka prestatzeko batzarra

2019/09/06
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bilera irekia antolatu du astearterako azaroaren 9an egingo den azoka prestatzen hasteko.

Aurreko urteetan bezala, Gaztañerre azoka antolatzeko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Azokaren XXIV. edizioa izango dena azaroaren 9an egingo da.

Prestatu beharreko guztiak denboraz prestatu ahal izateko, hurrengo asteartean, hilaren 10ean, arratsaldeko 7etan, herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko Saioa aretoan.

Parte hartzea nahi baduzu, etorri!