XXXII. Idazlan Lehiaketa

XXXII. Idazlan Lehiaketa

2017/07/05
Ekainaren 23an banatu ziren Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak herriko ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Idazlan Lehiaketari dagozkion sariak.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak herriko eskola umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren XXXII. edizioa ospatu da aurten.

Lehiaketa honetan Soraluzen bizi den Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek hartu dute parte, hiru mailatan banatuta: LHko 3. eta 4. mailak , LHko 5. eta 6. mailak eta DBHko 1. eta 2. mailak.

Hauek izan dira aurtengoan epaimahaiak saritu dituen 9 lanak:

“A” MAILA: LH-ko 3 eta 4. kurtsoak.                                                    

1.-   Maialen Ugalde, “Amonaren ipuina”

2.-   Pau Rascón,  “Materialen istorioa”

3.-  Nagore Caballero,  “Ur azpiko gizakiak”

“B” MAILA: LH-ko 5 eta 6. kurtsoak.                   

1.-   Amaia Hernández, “Zergatik ni?”

2.-   Jon López,  “Amets bat errealitate egiten”

3.-   Naroa Zubiaurre, “ Hondartzako misterioa”

“C” MAILA: D.B.H.-ko 1. eta 2. kurtsoak.          

1.-   Iraultza Ostolaza,  “Istripua?”

2.-   June Eguren,  “Udate gaba”

3.-   Jone Gallastegi,  “Atlantidako gizona”