XXXI. Kontrargi Rallyko argazkiak

XXXI. Kontrargi Rallyko argazkiak

2020/11/11
Larunbat honetara arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak antolatzen duen Argazki Rallyaren joan den urteko edizioan saritu zituzten argazkiekin osatutako erakusketa.

Larunbat honetan, hilak 14, itxiko ditu ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketak.

Iazko azaroan egindako XXXI. Argazki Rallyan saritutako lanak daude ikusgai; 30 argazki guztira.

Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu ahal izango da, erakusketa-gelan:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.